XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bapo eserita, edari botillak ankatartean ta amarretakoa lasai jaten ari zala, lantegiko zuzendariak arkitu zun, baita ere aurpegi eman.

Fidel Olanok, agoa bete janariz aitzeki-maitzeki: - Ez dio ajolik, jauna.

Den-dena etxetik ekarria det.

Gure parrokitako abeslarien oiturari jarraituz, Tolosakoak ere Meza Nagusietako itzaldian asieran, alde egiten dute.

Kanpantorreko iskalleretan, ba dute orretarako batzoki berezia.

Sermolaria sutsu ari zan bitartean, kantoreak eztabaidan daude: Budiña ondoen nola prestatu diteken.

Kezka bukatzeko, gai ori buruz galdetzen diote Bothon` eri: - Nola egingo uke budiña? - Tipula ondo xamarrekin.

Tolosan garai bat zan, Zerua, Inpernua eta Purgatorioa ostatuak, ezagunak ziran.

Manuel Ormazabal zan Inpernu ostatuko jabea.

Jenio bizikoa eta maiz, edozeiñen aurrean, errietan ekiten zion emazteari.

- Ori ez zeok ondo Inpernu, zirikatu zuan parrokiano batek.

- Ba liteke. Baña ik ez al dek emaztearekin beñere erritan egin?.